Ene Kantak 2011 urtean sortutako proiektua da. Taldeak urte horretan lehenbiziko diska argitaratu zuen, Ene Kantak izenekoa. 2013ko apirilean antzezlanak egiten hasi ziren, Urko, urte askotan zehar Ermitaberriko irakasle, eta Liebana, gure Euskaraz Mintza proiektuko monitore izandakoa eta ilustratzailea aldi berean, antzezlan horien buru zirelarik. Garai hartan, Ermitaberriko irakasle zen Josetxo Oloriz-ek ere bere laguntza eskaini zuen abestiak sortzeko eta bideoklip-ak grabatzeko, Ermitaberriko haurrek egin zuten bezala.
2013ko abenduan Oianek, gure Musika irakasleak, Liebana ordezkatu zuen eta, harrez geroztik, Ene Kantak-eko kantari eta antzezlari ospetsua bihurtu da.
Ene Kantak eta Ermitaberri, beraz, anai-arrebak gara. Ene Kantak-ek haur abestiak eta bideoak Ermitaberriko ikasleekin sortzen eta grabatzen jarraitzen du, eta arrakasta itzela lortu dute; hala nola, Ermitaberrin izan genuen Ole-Olentzero bideoklip-aren grabaketak dagoeneko 3.500.000 bisitatik gora izan ditu Interneten.
Ene Kantak-ekin lagun askok abesten dute: Manolo García, el Drogas, Zuriñe (Hesian), Kutxi Romero, Oinatz Bengoetxea, Estitxu Fernández, Barriola, Irujo, San José, Markel Bergara, Oier Sanjurjo, Berri Txarrak, Txantreako Erraldoiak,…denetarik aurkituko duzu beraiekin abesten.