Ekintza hau Burlata Futbol Eskolak antolatu eta kudeatzen du, Ermitaberrirekin batera.
Ekintzaren lehentasuna eskola orduetatik kanpo euskara erabiltzea da.
5 urtekin hasten dira entrenatzen. Nafarroako kirol jolasetan, Osasunako Fundazio txapelketan, futbol txiki txapelketan, herrien artekoan eta Benjamin mailako federatuen txapelketan eta Futbol 7 mailan parte hartzen dute. Ez da derrigorrezkoa txapelketetan parte hartzea.
Taldeak neska-mutilek osatzen dituzte.
Entrenatzeko saioak astean bitan egiten dira, beti ere etxeko lanak eta azterketa garaiak errespetatzen.
Monitore–entrenatzaile guztiak euskaldunak dira, batzuk Ermitaberriko ikasle ohiak.
Partiduak larunbata goizetan izaten dira. Etxean jokatzen direnak Ermitaberri ikastetxeko patioan egiten dira, 9:30 etatik 14:00ak arte; euskal musika eta txistorrada antolatzen dugu.
Osasuna futbol taldearekin hitzarmena dugunez batzutan sarrerak ematen dizkigute.
Taxoaren, eguberritan Osasunak antolatzen duen eskolen arteko txapelketan urtero parte hartzen dugu. Bertan, 6. mailako ikasleek jokatzen dute.
Urteroko aurrekontua betetzeko derrigorrezkoak dira gurasoek ordaindutako kuotak, zozketak, txistorradak, eta baita Udal Patronatoak Kirol Eskola bezala egiten digun aportazioa.
2009/10 denboraldiaz geroztik Kirol Udal Patronatoa, UCD Burladés eta Burlata Futbol Eskolaren artean akordio bat lortu dugu bi kirol taldeen artean elkar lanean jarduteko. Honen ondorioz, futbol kirolarientzat euskaraz aritzeko eskaintza izanen da, eta baita euskaldunentzat instalazioak erabiltzeko, diru laguntzak jasotzeko, etab. baldintzen hobekuntza ere.
11 urtetatik aurrera UCD Burladés-era pasatzeko aukera dute, Futbol 11-ko goi mailetan jarraitzeko.