Europa mailako Eskola osasungarrien sarean murgilduta egonda, Ermitaberrik “Hamaiketako Osasuntsuak” programa bultzatu nahi du eskolako ikasle guztiekin.
Haur Hezkuntza osoan eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleekin fruta banatzeko programa berezia dugu 2017/2018 ikasturtetik geroztik. Dakizuen moduan, bi jostaldi ditugu, lehenbizikoa 11:05etan eta bigarrena 13:05etan. Lehenbiziko jostaldirako gomendatzen ditugun elikagaiak bokata, jogurta, gaztatxoak, fruitu lehorrak edo gaileta arruntak dira. Beti ere, erositako opilak edo zukuak, eta litxarreririk ez ekartzea eskatzen dizuegu.
Bigarren jostaldirako, Ermitaberrin egunero fruta banatuko dugu Haur Hezkuntzako ikasle guztien artean, baita Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoen artean ere. Fruta hau ikasleei mazedonia moduan eskainiko diegu, gelan bertan jan ahal izateko.
Fruta hornitzailea Burlatako denda bat da, beti ere gure herriarekin dugun loturari jarraikiz.