Jantzia honelakoa da: kolorez beteriko tunika bat (formak ez du axolarik). Tunikaren gainean edozein gauza eraman ahal da: zapiak, zintak, larruak… Edozein modutako lastozko kapela eta, bertan jarrita, oilo edo faisai lumak. Aurpegia mozorro batekin estaliko da, kapelatik zintzilikaturiko zintekin, margoekin, etab.
Esku batean pandereta, edo antzeko zerbait eramango du (lapiko baten estalkia, zartagina…etab) eta bestean makila moztua duen erratza (eskobatxo batez edo adaska xorta batez ordezkatu ahal da). Pandereta erratzarekin jotzen da erritmikoki, musikaren arabera, horregatik erratza erabilgarria izango da.
Bestalde, KANPAITXOen erabilera nabarmendu nahi dugu (ez zintzarriak, ez eta kaskabiloak ere). Gerrian, bularrean, hanketan edo kapelan eramango dira. Honen arrazoia zera da, Burlatarrok “kanpai-joleak” izengoitiaz ezagunak garela eta elementu jator eta atsegin hau sartzeko modua eta beronek iraun dezan laguntzeko modua dela.
Eredu gisa goiko irudia har dezakezue.
Martingalako informazio gehiago hemen.