2025/2026 ikasturte hasierarako Eskola Kontseiluko kideen eguneraketa aurkezten dugu.
Ekintza osagarrien zerrenda 2023/2024
2023/2024 ikasturtean zehar Ermitaberriko ikasleekin egingo ditugun ekintza osagarri guztiak aurkezten ditugu. Edozein aldaketa izatekotan (datak, ekintza berriak, etab.) hemen argitaratuko ditugu.
Eskola Kontseilua berritzeko hauteskundeak 2023
Bi urtez behin gertatzen den bezala, ikasturte honetan Eskola Kontseiluko partaidetza berrituko dugu; aurten lehenbiziko erdiari dagokio.
Eskola Kontseiluan zuen partaidetza garrantzi handikoa da, bertan zuen iradokizunak adierazi eta erabakietan parte hartu ahal izateko. Beraz, parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Guraso-bilera orokorrak 2023/2024
Maila bakoitzeko bilera orokorren egutegia zehazten dugu.
Bilera guztiak 15:30etan izango dira eta gelan bertan burutuko ditugu.
Irakasleriak antolatutako arratsaldeko hautazko ekintzak 2023/2024
2023/2024 ikasturterako Ermitaberriko irakasleriak honako ekintza hauek antolatuko ditu arratsaldeko aukerako ordutegirako, 15:30 – 16:30 bitartean astelehenetik ostegunera. Gogoratu ekintza hauek doakoak izango direla.
Testuliburuak eta materiala 2023/2024
Hau da 2023/2024 ikasturte hasierarako Ermitaberrin mailaz-maila familiek erosi beharreko lan koadernoen zerrenda, baita material suntsikorra ere.






