6. mailako ikasleen Izabako Ipar Eski egonaldirako zenbait informazio erabilgarri zabaldu nahi dizuegu, hala nola datak, ostatuak, eskiatzeko ordutegiak edota arratsaldean ikasleek burutuko dituzten ekintzak. Antolatzaileen web orri ofizialean informazio asko eskuratuko duzue eta, guk aspektu interesgarrienak laburbilduko dizkizuegu, baita kasu batzuetan informazioa zabaldu ere. Horrez gain, eraman beharreko materiala ere zehaztu dizuegu.
Ene Kantak Dantzan Erripagañan
Poztasun handiz Ene Kantak taldearen ikuskizunera gonbidatu nahi zaituztegu, “Ene Kantak dantzan” hain zuzen ere. Ermitaberri Ikastetxe Publikoak antolatua, Erripagañako karpa finkoan ordu erdiko dantzaldi xumea eskainiko digute Enekok eta Nereak, otsailaren 18an, ostirala, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Hezkidetzarako Inauteriak 2022
Ermitaberri Ikastetxe Publikoan, hezkidetza-eskola garen aldetik, metamorfosiaren garai hau
modu positiboan erabiltzeko asmoa dugu, eta gure ikasleak mozorroen bidez askatasunez
adieraztera gonbidatzen ditugu.
Aurten, Inauterien gaiaren bidez, historian zehar emakumeak izan duen papera aitortu nahi
izan dugu. Emakume erreginak, zientzialariak, margolariak, diseinatzaileak, astronautak eta
hegazkinlariak ere badaudelako.
Ikasmaila bakoitzak, horietako bat aukeratu du bere mozorroa inspiratzeko.
Agate Deuna 2022 – Argazkiak
Aurten Agate Deunaren bezpera ospatzeko ohiturari jarraipena eman diogu, iaz pandemia zela eta ezin izan genuen burutu eta. Ermitaberriko patioan , ikasle eta irakasleek elkarrekin abestu dugu.
Hitzaldia: Gurasotasun positiboa
Urtarrilaren 26an, 17:00etan Ermitaberrin izango dugun hitzaldia aurkezten dugu, “Gurasotasun positiboa beldurrik gabe hezteko”, Ermitaberriko Guraso Elkarteak antolatua. Eskolan aski ezaguna dugun Leticia Garcés gurekin izango dugu hitzaldia emateko.
Ezagutu Ermitaberri
Zuen seme-alabak eskolan matrikulatzeko garaia hurbiltzearekin batera, zuen seme-alaben heziketaren ardura konpartitzeko ikastetxea aukeratzeko ordua iritsi da. Garrantzi handiko erabakia delakoan, Ermitaberriko familiak, irakasleria eta gainontzeko langileriak gure eskola ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu, hurbila, aniztasunarekin konprometitua eta baloreetan oinarritutako hezkuntza proiektua zuekin elkarbanatzeko.
Gure eguneroko lana ezagutzeko gonbitea luzatzen dizuegu, beti ere eskola orduetan. Horrela, Haur Hezkuntzako irakasleekin batera gelan sartuko zarete, haurren lana bertatik bertara ikusiko duzue, baita zalantzak argitzeko aukera ere.