2021/2022 ikasturtean zehar Ermitaberriko ikasleekin egingo ditugun ekintza osagarri guztiak aurkezten ditugu. Edozein aldaketa izatekotan (datak, ekintza berriak, etab.) hemen argitaratuko ditugu.
Guraso bilera orokorrak 2021/2022
Maila bakoitzeko bilera orokorren egutegia zehazten dugu.
Bilera guztiak 15:30etan izango dira eta gelan bertan burutuko ditugu.
Familia bakoitzetik pertsona bakarra etortzea eskatzen dugu.
3 urtekoen bilera 2021/2022 ikasturterako
2021/2022 ikasturte hasierako antolaketari buruz informatzeko bilera antolatu dugu Ermitaberrin Haur Hezkuntzako 1. mailara sartu berri diren familientzat. Bertan, zalantza guztiak argitzeko aukera izango duzue.
– Data: 2021eko ekainak 23, asteazkena
– Ordua: 16:30
– Non: Ermitaberriko Areto Nagusia
Gela Gorritxoa
Aurten Ermitaberri Ikastetxean “Gela Gorritxoa” proiektuan parte hartu dugu Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleekin. Osasuna futbol taldeak sustatuta, Proiektu honen helburua kirolaren balore positiboak zabaltzea eta sustatzea da, hala nola: laguntasuna, hobetzeko grina, berdintasuna, begirunea, gizarteratzea-inklusioa eta joko garbia.
Ekintza osagarrien zerrenda 2020/2021
Zerrenda honetan 2020/2021 ikasturtean zehar Ermitaberriko ikasleekin egingo ditugun ekintza osagarri guztiak ikusgai dituzu. Batzuk jadanik burutu ditugu eta gainontzekoak ikasturteari bukaera polita emateko bidea izango dira. Edozein aldaketa gertatzekotan (datak, ekintza berriak, etab.) hemen argitaratuko ditugu.
Emakumearen Nazioarteko Eguna 2021
Emakumearen Nazioarteko eguna dela eta, aurten ere ekintza desberdinak burutu ditugu Ermitaberrin.





