Azken urteotan bezalaxe, Ermitaberrin Nafar Gobernuak fruta eta barazkiak jateko bultzatzen duen kanpainan parte hartuko dugu. Programa hau, Haur Hezkuntzako ikasle guztiei zuzendua dago.
Fruta banaketa 2024eko apirilaren 8an hasiko da eta 9 asteko iraupena izango du, ekainaren 7a arte, hau da, ikasturtea bukatzeko bi asteren faltan. Horrela, 9 aste hauetan zehar Nafar Gobernuak Haur Hezkuntzako ikasleentzat fruta eta barazkiak dohainik banatuko ditu.