Orri honetan, 2025/2026 ikasturterako Ermitaberri Ikastetxe Publikoan matrikula egiteko epe guztien laburpena aurkezten dizuegu. Era berean, Ermitaberriko Matrikula Gunean onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, dokumentazioa, baremoa, araudia, etab.
Ermitaberriko Inauteriak 2025: Burlatako Martingalaren egitaraua
2025ko otsailaren 28an, ostirala, Ermitaberrin Burlatako Inauteriak ospatuko ditugu, hau da, Martingala. Honako hau gure inauterien egitaraua izango da:
10:30 Ikasleentzako txokolate beroa eta bizkotxitoa
12:10 Aierbeko Lukasen epaiketa eta dantza patioan
12:45 Kalejira Burlatan zehar
13:25 Lukas gaizkilea sutan erreko dugu!
14:00 Irteera
Guraso guztiak gonbidatuta zaudete Martingalan parte hartzeko.
Mozorroturik etorri !!!
Blas Deuna eta Agate Deuna 2025
Otsailak 4an Agate Deunaren bezpera ospatu genuen. 13:15etan, Burlatako bi plazetara joan ginen, Parrita plazara eta udaletxeko plazara, eskolako ikasle guztiekin batera abesteko asmoz. Gero, eskolako patioan bukatu genuen ospakizuna berriro Oles Oles abesten. Egun horretako argazkiak eta bideoak hemen dituzue.
Matrikulazio kanpainarako festa
Guraso Elkarteak ostiral honetan, otsailaren 7an, matrikula kanpainarako festa bat antolatu du eta “Gora Musika” taldea izango dugu gurekin 17:30ean eskolako patioan. Ez galdu!
Ate Irekien Eguna 2025
Ermitaberriko hezkuntza proiektuaren berri izateko eta eskolatzeari buruzko edozein zalantza argitu nahi baduzue, edota eskolako instalazioak ezagutu nahi izatekotan, 2025eko otsailaren 12an, 16:30etan gure 3 urteko gelan egingo dugun bilerara etortzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Bileran, Haur Hezkuntzako irakasleekin, besteak beste, informazioa jasotzeko aukera izango duzue. Bilerak ordu bete inguru iraungo du, eta haurtzaindegi zerbitzua izango dugu.
Testuliburuak eta materiala 2024/2025
Hau da 2024/2025 ikasturte hasierarako Ermitaberrin mailaz-maila familiek erosi beharreko lan koadernoen zerrenda, baita material suntsikorra ere.






