Ilusioz beteriko eguna izan genuen atzo, Mari Domingi eta Olentzero Ermitaberrira beste behin etorri ziren eta. Denon artean harrera berezia egin genien, gabon kantak abestuz eta dantzatuz.
Mari Domingi
Olentzero-Mari Domingi 2019 – Egitaraua
Dakizuenez, abenduaren 20an, Ermitaberrin Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko dugu. Ondoren, egun horretako egitaraua ikus dezakezue.
Burlatan zehar 13:10etik 13:45era egingo dugun Kalejiran parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, Lehen Hezkuntzako ikasleek hartuko dute parte. Honen ondoren, ikasleak eskolan sartuko dira Olentzero eta Mari Domingiri agurra emateko. Familiek kanpoan itxoingo duzue ikasleak atera arte.
Olentzero – Mari Domingi 2018 – Bideo eta argazkiak
2018-12-23an berritua ARGAZKIEKIN: Mari Domingi eta Olentzero Ermitaberrin izan ditugu berriz ere. Ilusioa sortzeko etorri zaizkigu eta benetan lortu dute! Giro goxo eta alaiean gure kanta ederrenak eskaini dizkiegu. Ikusi bideoa eta gozatu:
Olentzero-Mari Domingi 2018 – Egitaraua
Dakizuenez, datorren ostiralean, abenduaren 21ean, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko dugu. Ondoren, egun horretako egitaraua ikus dezakezue.
Burlatan zehar 13:00etik 13:45era egingo dugun Kalejiran parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, Lehen Hezkuntzako ikasleek hartuko dute parte. Honen ondoren, ikasleak eskolan sartuko dira Olentzero eta Mari Domingiri agurra emateko. Familiek kanpoan itxoingo duzue ikasleak atera arte.
Gogora ezazue ikasleak, urtero bezala, baserritar jantziarekin etorriko direla.
Bide batez, egun honetan ordutegi berdina izango dugula aipatu nahi dizuegu. Beraz, arratsaldean, ez da eskolaz kanpoko ekintzarik izango.
Jantokiak ere bere eguneroko ordutegia mantenduko du.
Eskolara urtarrilaren 8an bueltatuko gara oporraldiaren ondoren.
Eguberri on !!
Olentzero eta Mari Domingi 2017 – Bideo eta argazkiak
Aurten ere Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso dugu. Hona hemen gure harrera hunkigarria: https://www.youtube.com/watch?v=8GMZQrOBbs0 Burlatan zehar kalejira ere egin genuen, Parrita plazaraino iritsi eta bertan kantatzeko. Horren ondoren, eskolara bueltatu ginen Olentzero eta Mari Domingi hurrengo urterarte agurtzeko:
Olentzero-Mari Domingi 2017 – Egitaraua
Dakizuenez, datorren ostiralean, abenduaren 22a, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko dugu. Ondoren, egun horretako egitaraua ikus dezakezue. Burlatan zehar 13:00etik 13:45era egingo dugun Kalejiran parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, Lehen Hezkuntzako ikasleek hartuko dute parte. Honen ondoren, ikasleak eskolan sartuko dira Olentzero eta Mari Domingiri agurra emateko. Familiek kanpoan itxoingo duzue ikasleak atera arte. Gogora ezazue ikasleak, […]