21/2023 Ebazpenak arautzen duen harira, Ermitaberrin 2023/2024 ikasturtean 3 urteko gelako ratioa 20 ikaslekoa izango da. Xehetasun gehiago berri honetan garatzen ditugu.
Berriak
Ermitaberriko Inauteriak 2023 – Burlatako Martingalaren argazkiak
Ermitaberriko Inauterien argazkiak dituzue hemen. Aurten Burlatako Martingala ospatu dugu, aspaldiko partez. Antzerkia, dantza, kalejira eta Lukas Aierbekoren erreketa jasotzen ditugu argazki sorta honekin.
Ingelesako antzerkia: “Abracadabra”
Datorren ostegunean, 2023ko otsailaren 16an, 11:25etatik 14:00etara, Ermitaberriko Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak Atarrabiako Kultur Etxera joango dira antzezlan bat ikustera.
Lan honek “Abracadabra” du izena eta ingelesez izango da, Ermitaberri eta Atargi ikastetxeko Ingelesa departamentuek elkarrekin antolatutako ekintza baita.
Ermitaberriko Inauteriak 2023: Burlatako Martingalaren egitaraua
2023ko otsailaren 17an Ermitaberrin Burlatako Inauteriak ospatuko ditugu, hau da, Martingala. Honako hau gure inauterien egitaraua izango da:
11:15 Ikasleentzako txokolate beroa eta bizkotxitoa
12:10 Aierbeko Lukasen epaiketa eta dantza patioan
12:45 Kalejira Burlatan zehar
13:25 Lukas gaizkilea sutan erreko dugu!
14:00 Irteera
Guraso guztiak gonbidatuta zaudete Martingalan parte hartzeko.
Mozorroturik etorri !!!
Agate Deuna 2023 – Bideoa
Urteroko tradizioari jarraituz, Ermitaberriko patioan Agate Deunaren bezpera ospatu dugu, ikasle eta irakasleen artean familien aurrean kantatuz.
Erdian 5. mailako ikasleak jarri dira, gainontzeko ikaskideei erritmoa eta doinua markatzeko.
Aurten Oles Oles abestia kantatu dugu, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bertsioa, alegia.
Blas Deuna eta Agate Deuna 2023
Otsailaren 3an, ostirala, Blas Deuna ospatzeko erroskilak jango ditugu. Agate Deunaren bezpera ere ospatuko dugu. 13:30etan, eskolako ikasle guztiekin batera patioan elkartuko gara abesteko asmoz. Gurekin kantatzera gonbidatzen zaituztegu.