Otsailaren 3an, ostirala, Blas Deuna ospatzeko erroskilak jango ditugu. Agate Deunaren bezpera ere ospatuko dugu. 13:30etan, eskolako ikasle guztiekin batera patioan elkartuko gara abesteko asmoz. Gurekin kantatzera gonbidatzen zaituztegu.
Berriak
Ate Irekien Eguna 2023
Ermitaberriko hezkuntza proiektuaren berri izateko eta eskolatzeari buruzko edozein zalantza argitu nahi baduzue, edota eskolako instalazioak ezagutu nahi izatekotan, 2023ko urtarrilaren 26an, 16:30etan gure Areto Nagusian egingo dugun bilerara etortzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Bileran, datorren ikasturteko 3 urteko tutoreekin, besteak beste, informazioa jasotzeko aukera izango duzue. Bilerak ordu bat inguru iraungo du.
Olentzero-Mari Domingi 2022 – Bideoa
Olentzero eta Mari Domingiri Ermitaberrin egin diegun harrera jasotzen duen bideoa aurkezten dugu, hiru kanta berezirekin: Kax Kax atean, Ole Olentzero eta Urtaro Zuriko Emakumea.
Olentzero-Mari Domingi 2022 – Argazkiak
Aspaldiko partez, Ermitaberrin Olentzero eta Mari Domingirekin antolatzen ditugun ekintzak berreskuratu ahal izan ditugu, pandemiaren nondik norakoak ahaztu eta gero.
Horrela, goiz goizetik patioan harrera egin diegu gure pertsonaiei Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Ondoren, eskolara sartu eta han Haur Hezkuntzako ikasleak zain genituen, hauekin batera denok gure kanta eta dantza hoberenak eskaintzeko asmoz. Betiko giro bikaina izan dugu, irudietan ikusi dezakuen bezala.
Olentzero-Mari Domingi 2022 – Egitaraua
Dakizuenez, abenduaren 22an, Ermitaberrin Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko dugu.
Burlatan zehar 12:30etik 13:30era egingo dugun Kalejiran parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, Lehen Hezkuntzako ikasleek hartuko dute parte.
Gogora ezazue ikasleak, urtero bezala, baserritar jantziarekin etorriko direla.
Elikagai bilketa 2022
Urtero bezala, Burlatako Cáritas-ek, San Blas eta San Juan elizen bitartez, elikagaien bilketa kanpaina antolatu du Burlatan une larriak pasatzen ari diren familien artean banatzeko.
Gogoratu, batez ere eskatzen diren elikagaiak hauek direla: esnea, azukrea, arroza, olioa, eltzekariak (dilistak, txitxirioak, babarrunak…), kontserbak eta turroiak.
Janariak eskolako Atezaintzan bilduko ditugu abenduaren 14a arte.