1 – Egin klik lotura honetan: EDUCA
2 – EDUCAko erabiltzaile bazara, idatzi zure sarbide izena eta pasahitza.
Datu hauek gogoratzen ez badituzu edo sartzen zaren lehenbiziko aldia bada, “Lehenengo aldiz sartuko naiz / Ez dut pasahitza gogoratzen” esteka sakatu.
3 – Idatzi zure Nortasun Agiria, AIZ, pasaportea edo sarbide izena, eta “Enviar – Bidali” sakatu.
4 – Zure helbide elektronikoan mezu bat jasoko duzu. Mezu honetan zure sarbide izena edukiko duzu esteka batekin batera, bertan klik eginda pasahitza jarri ahal izateko.
5 – Pasahitzak 8 karaktere izan behar ditu, beti ere minuskulak, letra eta zenbaki bat gutxienez eta ezin du Nortasun Agiria / AIZ / pasaportea izan.
EDUCAn sartzeko, beraz, honako hau izango duzu:
- Sarbide izena: helbide elektronikora iritsi zaizuna.
- Pasahitza: aurreko pausuan ezarri duzuna.
EDUCAn behin sartu ondoren, kalifikazioen buletina ikusi eta deskargatu ahal izango duzu. EDUCAn, gainera, asistentzia hutsegiteak, ikasketen espedientea (ERPA), datu pertsonalak, etab. ikusteko aukera duzu.