Aurreko ostiralean Euskaraldiari hasiera eman genion Ermitaberrin eta honako argazki polit hauek ikusteko aukera izan zenuten. Baina hoiek ez dira denak! Oraingoan argazki guztiak biltzen dituen bideotxo bat egin dugu. Disfrutatu!
Bideoklipak
Musika Kontzertua 2018 – Bideoa
Ermitaberriko Musika Kontzertuaren bideoa prest dugu jada. Ondoko enlazean klik egin eta bideoa zuzenean ikusi ahal izango duzue. Gainera, deskargatu eta gordetzeko aukera ere baduzue. 4 GB-eko artxiboa da, beraz, tamaina kontuan hartu sakeleko telefonoan ikustekotan edo deskarga egitekotan:
Ermitaberriko Musika Kontzertua 2018
Ermitaberriko laugarren kontzertua dugu jadanik, aurten soilik eskolako baliabideekin burutu dugu. Izan ere, kontzertuan parte hartu dugun guztiok Ermitaberriko hezkuntza komunitatearen kide gara, bai ikasleak, irakasleak, praktiketako irakasleak, baita ikastetxeko langileak ere. Gurasoen laguntza teknikoa ere jaso dugu, Jose eta Oskar beren kamerekin, beraiei esker orain ikusgai duzuen bideoa inoiz baino hobea delakoan gaude.
Olentzero eta Mari Domingi 2017 – Bideo eta argazkiak
Aurten ere Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso dugu. Hona hemen gure harrera hunkigarria: https://www.youtube.com/watch?v=8GMZQrOBbs0 Burlatan zehar kalejira ere egin genuen, Parrita plazaraino iritsi eta bertan kantatzeko. Horren ondoren, eskolara bueltatu ginen Olentzero eta Mari Domingi hurrengo urterarte agurtzeko:
Toma faltsuak – Munduko Dantzak
Bideoklipen grabaketak momentu barregarriak ere utzi dizkigu. Giro onean ibili gara eta bi minutuko laburpen honetan Munduko Dantzak proiektuaren laburpena ikus dezakezue, “beste” ikuspuntu batetik.
Txapeloaz
Ingalaterran omen du jatorria dantza honek, handik XIX. mendean Estatu Batuetara zabaldu eta zenbait aldaketatxo jasan ondoren, XX. mendeko 90. hamarkadan Euskal Herrira iritsi zitzaigun. Bazter guztietan dantzatu ondoren, Ermitaberrira iaz iritsi zen gure kontzertua amaitzeko eta bideoklip gogoangarria burutzeko. Aurten, tradizio gisa jadanik, Munduko Dantzak proiektua borobiltzeko erabili dugu gure ikasleekin.
Munduko Dantzak proiektua
Urtero proiektu berriak lantzeko ohiturari jarraituz, Ermitaberrin “Munduko Dantzak” ekintzarekin buru belarri ibili gara martxotik aurrera. Bertan, mundu osoan zehar esanguratsuak diren hiru dantza jorratu ditugu Haur Hezkuntzako 3. mailatik hasita Lehen Hezkuntzako 6. maila arte:
Haka: maorien dantza famatua
Sirtaki: “Zorba el Griego” film-ak Anthony Quinn-en bitartez munduari ezagutarazi zion dantza ederra
Txapeloaz: Ermitaberrin dagoeneko tradizio bihurtu den polka
Dantza bakoitzaren historia, berezitasunak, lurralde bakoitzean duten esanahia eta garrantzia, etab. aztertu ditugu lehenbizikoz, musika eta entseguekin hasi aurretik.
Musika arloari dagokionez, helburuak erabat bete ditugu proiektu honekin:
Koordinazioa landu dugu, bai norberarena bai talde moduan lan egiteko.
Erritmoa ere funtsezkoa da, bereziki aukeratu ditugun hiru dantzetan eta, noski, oso lotuta dago koordinazioarekin.
Musika zaletasuna bultzatzea beti dugu helburu nagusi bezala eta aurten ere eskola osoan lortu dugula uste dugu.
Kamara aurrean lan egiteko ohitura ere garrantzitsu bihurtu zaigu. Gure ikasleek, egia esan, erraztasun handia lortu dute azken urteotan egin ditugun kontzertu eta bideoklipekin.
Guzti hau borobiltzeko, hiru bideoklip desberdin grabatu ditugu Ermitaberriko txokoetan baita Burlatako leku ezagunetan ere. Herriarekin dugun lotura ezinbestekoa ikusten dugu gure proiektuak lantzeko eta hau horren adibide da.






