2025/2026 ikasturterako Haur Hezkuntzako 2. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzen dugu.
Matrikula
3 urtekoen bilera 2025/2026 ikasturterako
2025/2026 ikasturte hasierako antolaketari buruz informatzeko bilera antolatu dugu Ermitaberrin Haur Hezkuntzako 1. mailara sartu berri diren familientzat. Bertan, zalantza guztiak argitzeko aukera izango duzue.
– Data: 2025eko ekainak 11, asteazkena
– Ordua: 16:30
– Non: Haur Hezkuntzako 1. mailako gela
Behin-betiko onartuen zerrenda 2025/2026
2025/2026 ikasturterako Haur Hezkuntzako 1. mailako onartuen behin-betiko zerrenda argitaratzen dugu.
Onartze prozesua 2025/2026 – Baremoa
2025/2026 ikasturterako Nafarroako ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartze prozesuan aplikatuko den baremoaren xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzu. Baremo hau soilik Ermitaberri Ikastetxe Publikoan eskaintzen ditugun plazak baino eskaera gehiago jasotzekotan aplikatuko genuke.
Onartze prozesua 2025/2026 – Araudia
2025/2026 ikasturterako onartze prozesuan Nafarroako ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan aplikatuko den araudia honako hau izango da. Alde batetik, aurtengo onartze prozesua bereziki arautuko duen Ebazpena izango dugu eta, bestetik, onartze prozesua bere osotasunean erregulatzen duten Ebazpena, Agindu eta Erresoluzioak bereiztuko ditugu.
Onartze prozesua 2025/2026 – Dokumentazioa
2025/2026 ikasturterako Ermitaberri Ikastetxe Publikoko onartze-prozesua eskatzen dugun dokumentazioa orri honetan aurkezten dizuegu.
Era berean, Ermitaberriko Matrikula Gunean onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, epeak, baremoa, araudia, etab.