Orri honetan, 2025/2026 ikasturterako Ermitaberri Ikastetxe Publikoan matrikula egiteko epe guztien laburpena aurkezten dizuegu. Era berean, Ermitaberriko Matrikula Gunean onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, dokumentazioa, baremoa, araudia, etab.
Matrikula
Ate Irekien Eguna 2025
Ermitaberriko hezkuntza proiektuaren berri izateko eta eskolatzeari buruzko edozein zalantza argitu nahi baduzue, edota eskolako instalazioak ezagutu nahi izatekotan, 2025eko otsailaren 12an, 16:30etan gure 3 urteko gelan egingo dugun bilerara etortzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Bileran, Haur Hezkuntzako irakasleekin, besteak beste, informazioa jasotzeko aukera izango duzue. Bilerak ordu bete inguru iraungo du, eta haurtzaindegi zerbitzua izango dugu.
Behin-betiko onartuen zerrenda gainontzeko mailak – 2024/2025
2024/2025 ikasturterako Haur Hezkuntzako gainontzeko mailetako onartuen behin-betiko zerrenda argitaratzen dugu.
Behin-behineko onartuen zerrenda gainontzeko mailak – 2024/2025
2024/2025 ikasturterako Haur Hezkuntzako gainontzeko mailetako onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzen dugu.
Behin-betiko onartuen zerrenda 2024/2025
2024/2025 ikasturterako Haur Hezkuntzako 1. mailako onartuen behin-betiko zerrenda argitaratzen dugu.
Behin-behineko onartuen zerrenda 3 urte – 2024/2025
2024/2025 ikasturterako Haur Hezkuntzako 1. mailako onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzen dugu.