Otsailaren 2an, ostirala, Blas Deuna ospatzeko erroskilak jango ditugu. Agate Deunaren bezpera ere ospatuko dugu. 13:30etan, eskolako ikasle guztiekin batera patioan elkartuko gara abesteko asmoz. Gurekin kantatzera gonbidatzen zaituztegu.
Ospakizunak
Olentzero-Mari Domingi 2023 – Bideoa
Olentzero eta Mari Domingiri Ermitaberrin egin diegun harrera jasotzen duen bideoa aurkezten dugu, hiru kanta berezirekin: Kax Kax atean, Ole Olentzero eta Urtaro Zuriko Emakumea.
Olentzero-Mari Domingi 2023 – Argazkiak
Urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingi Ermitaberrin izan ditugu. Goiz-goizetik emozioz beterik hasten den egun berezia da denontzat. Harrera, patioko aterpean Lehen Hezkuntzako ikasleekin, ondoren eskola barruan baita Haur Hezkuntzako txikiekin, opariak banatu, argazkiak elkarrekin atera… Urduritasuna, gozamena, besarkadak, begiradak… Denetatik izan dugu.
Olentzero-Mari Domingi 2023 – Egitaraua
Dakizuenez, abenduaren 22an, Ermitaberrin Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko dugu.
Burlatan zehar 12:30etik 13:30era egingo dugun Kalejiran parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, Lehen Hezkuntzako ikasleek hartuko dute parte.
Gogora ezazue ikasleak, urtero bezala, baserritar jantziarekin etorriko direla.
Ermitaberriko Inauteriak 2023 – Burlatako Martingalaren argazkiak
Ermitaberriko Inauterien argazkiak dituzue hemen. Aurten Burlatako Martingala ospatu dugu, aspaldiko partez. Antzerkia, dantza, kalejira eta Lukas Aierbekoren erreketa jasotzen ditugu argazki sorta honekin.
Ermitaberriko Inauteriak 2023: Burlatako Martingalaren egitaraua
2023ko otsailaren 17an Ermitaberrin Burlatako Inauteriak ospatuko ditugu, hau da, Martingala. Honako hau gure inauterien egitaraua izango da:
11:15 Ikasleentzako txokolate beroa eta bizkotxitoa
12:10 Aierbeko Lukasen epaiketa eta dantza patioan
12:45 Kalejira Burlatan zehar
13:25 Lukas gaizkilea sutan erreko dugu!
14:00 Irteera
Guraso guztiak gonbidatuta zaudete Martingalan parte hartzeko.
Mozorroturik etorri !!!






