Burlatako 2017ko Haurraren Egunean burutu diren ekintzetan Ermitaberrin parte hartu dugu. Ikasleek marrazkiak lehiaketan aurkeztu dituzte eta zenbait saridun izan ditugu.
Berriak
Ekintza osagarrien zerrenda 2017/2018
Zerrenda honetan 2017/2018 ikasturtean zehar egingo ditugun ekintza osagarri guztiak ikusgai dituzu.
Hezkidetza proiektua 2017/2018
Ermitaberri Plan horretan zentro pilotu izango da. Hezkidetza Planaren helburua hezkuntza etapa guztietan (0-18 urte) zeharkako hezkuntza ibilbidea ezartzea da, zuen seme eta alabek beraien bizi proiektuak berdintasunean hezi eta bizitzeko eskubidea bermatu ahal izateko. Horretarako, hezkuntza maila guztietan beharrezkoa den formakuntza ezarriko dugu. Plan hau zabaltzen joango da, 2020 urtean Nafarroako ikastetxe guztietan integratu arte.
1. Skolae Jardunaldia
Datorren astean Baluarten antolatzen ari garen Jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen eta animatzen zaituztegu. Bertan aurkeztuko da ikastetxe parte hartzaileetako irakasleriari eta familiei zuzendutako Hezkidetza Plana. Irailaren 13 eta 14ean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara ospatuko dira l. SKOLAE JARDUNALDIAK, bertan aurkeztuko da Hezkidetza Plan hau. Tailer desberdinetan parte hartu eta plana gertutik ezagutzeko aukera izango duzue bertan. […]
Toma faltsuak – Munduko Dantzak
Bideoklipen grabaketak momentu barregarriak ere utzi dizkigu. Giro onean ibili gara eta bi minutuko laburpen honetan Munduko Dantzak proiektuaren laburpena ikus dezakezue, “beste” ikuspuntu batetik.
Txapeloaz
Ingalaterran omen du jatorria dantza honek, handik XIX. mendean Estatu Batuetara zabaldu eta zenbait aldaketatxo jasan ondoren, XX. mendeko 90. hamarkadan Euskal Herrira iritsi zitzaigun. Bazter guztietan dantzatu ondoren, Ermitaberrira iaz iritsi zen gure kontzertua amaitzeko eta bideoklip gogoangarria burutzeko. Aurten, tradizio gisa jadanik, Munduko Dantzak proiektua borobiltzeko erabili dugu gure ikasleekin.